XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIKEL: Barrengo edertasuna bear degu.

APAIZA: Biyak baditu obe: Orrela da Silberi jauna.

IZIARTXO: ¿Silberi al-du izena?.

APAIZA: Bai, Iziartxo.

Silberi da zure aita: gizon trebe ta... aberatsa.

JOXEPA: ¿Aberatsa al-da?.

APAIZA: Bai, oso.

IZIARTXO: Ta ¿bai al-daki nere aitak ezkonduta arkitzen naizela?
APAIZA: Bai, badaki: ta zeinekin ere bai.

XABIER: Ta ¿zer deizkio?.

APAIZA: Egin dezuten guzia, arentzat ondo egiña dago.

Orain, bere gogorik aundiyena da, zuek ikustea batez ere bere alaba Iziartxo.

IZIARTXO: Ta ¿noiz etorriko da gugana?.

APAIZA: Oraintxe nai badezute.

IZIARTXO: ¿Bai?.

APAIZA: ¿Etxean al-dezute morroya?.

MIKEL: Bai jauna: or izango dala uste det.

APAIZA: Deitu zayozute.

MIKEL: (Patxi'ri deituaz) ¡Patxi!... ¡Patxi!.

PATXI: (Barrendik) ¡Eup!.

MIKEL: Ator onea.

PATXI: Beriala... (atea irikitzean) ¿Zer degu?.

APAIZA: Patxi.

PATXI: ¿Zer nai du; jauna?.